Orrialde:Lopez 1782.djvu/41

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<40>

sartzen, morterua trenpatzen eta azkenekotz, zimendura joaiten, murria xilatzen eta urratzen, gero gau batez etxia oro erorten. Ispiritu Seindiak erraiten dizi Eklesiastiko liburian, auherkeriatik jiten dela hegatza zabaltzera, ezpadu nehork xuxentzen gero etxian alde orotarik euria sartuko dela, erreparazione thipi zunbait hatsetik ein faltaz, teula itzuli gabez, zunbait gotera kanbiatu edo tapatu faltaz, bat-bathian etxia erortera jin duzu. Orobat duzu —ziozu Cassienek— gutzaz: gaizkirako gutan den erordura batek gure seindimendiak lausengatzen thiela, engenatzen, irabazten, gure arimala lerratzen eta sartzen, gure erresoluzionerik seindienak, azkarrenak kordokatzen eta azkenekotz, gure debozioniaren edo bertuthiaren zimendiak manera batez flakatzen, nun mement batez gure etxe ispirituala lurrera erorten baita. Bizkitarthian gaitza edo damia heltzen duzu, tenorez gogua eman faltaz. Hatsarrian ihi zuzun gaitzaren handitzetik beiratzia, bena zeren nehork gaitza orano thipi zenian laxoki utzi dien, bekatu thipietarik korrijitu faltaz eta gauza thipiez kasurik ezthielakotz ein, hantik jin duzu laxakeria ahalgaizun batez tentazioniari bere buria garaitzera utzi baitu; Jinkoak letsala halako etsenplien poroanzak eliten hain usu! Egiaz eztonatzeko