<413>
ikararaziten —esklabuak bezala— gaztigien mehatxiez, bena nola amorioti jiten baita, zunbat ere aboro nehork Jinkoa maite baitu, hanbatenaz ere aboro haren ofentsatziaren eta hari desplazer eithiaren beldur duzu; hala nola haur hauthu behar bezalako bat bere Aitaganat dien amoriuaren arabera, intseatzen baita bere Aitari gogara egitera, bai eta ere emazte bere señarra lealki maite dien batek, egin ahalak eiten tizi hari kausitzeko eta hari phenarik ez egiteko.
Hitz batez, Iskiritura Seindiak umilez eiten thien laudorio guziak eta umiler emaiten thien abanthaillak emaiten tizi ere Jinkoaren beldur direner, eta kazi thermiño beretan; ezi Ispiritu Seindiak erraiten badu Jinkoak umiler eta prauber plazerreki soiten diela, erraiten dizi ere Jaunaren begiak iratzarririk daudela haren beldur direnen gañan; eta erraiten badu Jinkoak umilak altxatzen thiela eta hungiz bethatzen, erraiten dizi ere Jinkoaren miserikordia klarki ageri dateela Aitetarik semetara haren beldur direnen gañan, eta Jinkoaren beldurra dutenak handi izanen direla gauza orotan haren aitzinian. Seindiek umilithathiaz erraiten tustenak oro, giza berian Jinkoaren beldurraz erraiten tizie. Erraiten badute umilitathia beste berthuthen beiralia dela eta umilitathia gabe estela berthutherik, halaber minzo tuzu