Orrialde:Lopez 1782.djvu/415

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<414>

Jinkoaren beldurraz, zoin deitzen baitu Isaia Profetak Jinkoaren tresorra, zeren beste berthuthiak oro beiratzen baititu eta grazia guzien iturburia baita. Erraiten dizie ere orano, hala nola itsasoko unzi bati ezpazako behar den pizugallia ezarten, unzia uzkaltzeko lanjerrian baita aizerik thipienian, orobat arima Jinkoaren beldurraren karga gabe den bat eliakikezu salbamenduko bidian lanjer handi gabe ibilten, zeren beldur hunek bezik ezpaitirote sustenga munduko plazerren eta urguliaren aiziaren kontre. Arima beste gañeran zernahi den dohainez eta berthuthez aberasthia edo dohathia izanik ere, Jinkoaren beldurra ezpadu, galtzeko lanjerrian duzu; ezi Seint Gregoriok erraiten dizi Jinkoaren beldurraren pizia gure arimak segurrian atxikiten thiena dela.

Seint Jeromak beldurra berthuthen beiralia deitzen dizi eta erraiten gure beitako fidainxak aisekiago erorarazitzen githiela; Tertullianek, aldiz, beldurra salbamendiaren fundamena dela. Beldur bagira, ziozu, gure burier gogua emanen diizi eta hala gogua emaiten badugu salbatuko gituzu, ezi beldurrak erne daukana egiaski segurrainxan dukezu. Finian Zuhurrak Jinkoaren beldurraz bethi kasi erraiten tizi zuhurtziaz erraiten thienak: Jinkoaren beldurra egiasko zuhurtzia dela dioelarik. Orobat minzo duzu ere