<412>
Jinkoa bera baita haren indarra, Profetaren erran hoen arabera: Jauna haren beldur direnen indarra da.
Eta orano Jinkoaren beldurti izaite hunek eztizi phenarik, ez karastarzunik emaiten bihotzian, bena bai eztitarzuna eta bozkariua phizten. Munduko jendek huntarzunen, ohoriaren eta biziaren galtzeko duten beldurrak phenatzen eta inkietatzen tizi, bena Jinkoaren haur lealek bere Aita maite haren beldurrak heen arima atxikiten dizi deskantsu seindu batetan, zoiñek heen bihotza haren amoriuan gortzen baitu eraiten deraskon akto usiez, erranez eztezazula permeti, Jauna, behin ere deusek zureganik separa nezan; egin ezazu, ene Jinkoa, lehenago milatan hil nadin, ezi ez zu ofentsa. Iskiritura Seindiak erraiten dizi: Jinkoaren beldurra gloria bera dela eta gloria osua; allegeranzia bera dela bozthalenzia guziak bere beithan thiena; Jinkoaren beldurrak allegeratuko diela bihotza; plazer eta bozkario emanen diela eta anitz biziaraziko; Jinkoaren beldur dena bere azken egunetan uroz dateela eta bere heriotzeko egunian benedikathia izanen dela.
Ikusazu, beraz, zoiñenbeste hitzez eta thermiño liferentez Zuhurra edo Ispiritu Seindia heben minzo den Jinkoaren beldurrak berekin ekarten thien boztalenziaz eta dezkantsiez. Beldur horrek estitizi