<411>
gañan: nun da zure beldurra, zoiñek egiten baitzien zure indar guzia? net untsa haur esplikatzen dizi. Arrazoiñeki —ziozu Aita Seindu jakintsu horrek— Jopek heben beldurra eta indarra elgarreki ezarten thiela, ezi Jinkoa beitako gauzak estituzu gu beitakuak iduri; gizonari beldur ez izaithiak indarrak emendatzen tizi eta beldurrak galarazitzen, bena salbamenduko bidian, gogo sendo izaithiak Jinkoaganako indarrak gutitzen, aldis haren beldurti izaithiak emendatzen, Zuhurraren erran hoen arauera: Jinkoaren beldurrian dago fidainxa eta indarra, eta hori jiten duzu, zeren egiaski Jinkoaren beldur denak beste beldur bidiak oro mesperetxatzen baititu. Irakurten diizi liburu seindietan: Jaunaren beldur dena deuzen ere estateela beldur, zeren Jauna baita haren esparanza. Beldurrak beldur girener obeditzera ekarten gitizi heen gastigien beldurrez; halaz anitz eta oroz gañetik Jinkoaren beldur denak, eta hura beithan bere fidainxa osoki ezarten dienak, etziakizu zer den mundiaren, heriuaren, burreuen eta Iferniaren beraren beldur izaithia, dakielakotz horiek orok estezakootela ez ogenik egin, ez bilo bat idok Jinkoak nahi espadu; eta bihotzeko disposizione seindu hortan idireiten thien indarrak, gizon ororen indarrak elgarrekin ezarririk beno azkarrago tuzu, zeren ordian