<408>
segurrik estuzu; finik gabeko gerlasko leku bat duzu; eperik gabe bethi guardian izan behar diizi, itsaso samur bathian giabilzazu eta alde orotarik hura sartzen zakon unzi gaistho bathian lanjerrez ingurathiak gituzu; eta demoniuek —zoiñek gure galtzia xerkatzen baitute— tentazionen tenpestak gure kontre bethi pisten tizie. Hartakotz Joandene Paule Apostoliak erraiten dizi: justuak, iratzarririk egon ziteste eta untsa begira ziteste bekatu egitetik, eta nork ere uste baitu zuti dela, gogua eman beza eror estadin, eta zerbaitek erortetik begiratzen ahal bagitu eta segurrian ezarten, bethi mesfidainxareki eta beldurrian ibilthiak ezarri behar gitizi.
Jesuisten Konpañia establitu zenian heldurik, huni daukolako gauza batez mintzazen inzun ziela ziozu Liburu hunen Egiliak, eta inzun dien bezala erranen diela: nois eta ere Maria Portugaleko Prinzesa joan baitzen Kastilllalat Españako Prinziaren esposatzera —zoin geroz Errege Filipe bigerrena izan baitzen— Aita Febre eta Aita Araoz bi Jesuiste joan zirela Españako Gorterat Prinzesa hareki Portugaleko Erregeren manuz eta ordukotz Jesuistak fama handitan izaiten hasi zirela Gorthian: zunbat ere gazte baitziren Jesuista horiek, Jesuistek kofesatzen zitustela Gortheko Damak eta nola Ainguriak