Orrialde:Lopez 1782.djvu/410

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<409>

bezala bizi baitziren, oro estonathiak zituzun, nolaz gastetarzun handi hartan eta hainbeste okasione lanjerosetan izaiten ahal ziren hain zuhur eta modest; Prinzia ere bera miragarriki estonathia, egun batez erran zirakozun Aita Araosi: inzun dizit Aita Jesuistek baduziela garbitarzunaren begiratzitzeko bertuthia dien belhar bat; egia dea? Dudarik gabe egia duzu, ihardezten dirakozu Erregeri Aita horrek; bena zer belhar suerte da hura? —ziozu Erregek—. Aita hark arraposthu egin zirakozun Jinkoaren beldurra zela belhar hura; hanti jiten duzu Jinkoak gutan egin nahi uken dien mirakulia, ezi Jinkoaren beldurrak Demoniuen ihesi igorteko berthuthia badizi; hala nola Tobiak Ainguru Rafaeleki bidaiant zenian atzeman zien arraiñaren bihotzak bertuthe hura baitzien.

Gauza bera poroatzen dizie Iskiritura Seinduko hitz hok: etzako helduko gaitzik Jinkoaren beldurra dienari, bena Jinkoak tentazioneko denboran begiratuko du eta gaitz suerte orotarik libratuko; Jinkoaren beldurrak bekathia ireizten dizi eta Jaunaren beldurraren medioz nehork gaiskiari ihez egiten dizi. Horra bethi gihaureki erabili behar dugun belharra lohikeriako tentazionetara erortetik gure burien begiratzeko; ezpadugu begien aitzinian bethi Jinkoaren beldur salbagarria, estuzu garbitarzunik