Orrialde:Lopez 1782.djvu/408

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<407>

Demoniuaren engenu bat duzu; giza hortan intseatzen duzu segurrian zirela zuri sinhetsarazitera, zerbait denboraren burian zure tronpatzeko guthienik pentsatzen dukezunian eta leizerat zure erorarazitzeko. Ordian behar duzu —Seindiek erakasten derauuten bezala— Jinkoaren grazien eta benedikzionen handitarzunaren arabera zure arrangurak emendatu, zeren ordian Demoniua usustathienik baita gure kontre eta aboruenik xerkatzen baitu gure galtzia. Ezi Abakuk Profetak dioen bezala: Demoniuari hazkurru edo arima hauthien beretzia laket ziakozu, nahiago dizi, sarri etsenplu batzutan ikusiren dugun bezala, Jinkoaren zerbitxari perfekzionera igaran eta alxatu nahi den bakoitz bat erorarazi, ezi ez milakaz munduko bizitze laxuan bizi direnetarik. Hara zergatik Seint Jeromak erraiten zerakon letra batetan Eustokium deitzen zen Birjina Seinda bati, etzadin laxa bere estatuko seindutarzunian sobera fidainxa ezarris: etzitu behar zure resoluzioniaren seindutarzunak urgulutsutu, bena beldurtitu; obra hunez, urhez kargathia zira, ohoiñetarik begira zite; bizitze haur gizon ororendako bidaje bat duzu, heben laster egiten diizi, beste leku bathian Koronen ukeiteko. Nola esparanza ukeiten ahal duzu pausurik, naharrik eta elhorririk bezik ekarten ezthien lur huntan? Mundu huntan deuz ere