Orrialde:Lopez 1782.djvu/407

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<406>

harrek eta gure beithan ekarten dugun bekathiaren su-aziak, hain ezabeki galtzen gitizi, nun ardura guk seinditu gabe, gaitza egina baitate; eta erran dugun har hoen iturburia den haragirik gabe ziren ispiritu pur batzuk, espadute iraun Jinkoak kreatu zithien seindutarzunian, nor gutarik aski gogo sendo izanen da bere indarrer fidatzeko, dakielarik bereki ekarten diela bere galgarria?

Ikaz dezagun hotarik orotarik bethi gogua emanez beldurrian ibilten; eta malur bethi hala ibilten estenaren; nehork oraidanik halakuaren erorthia deithoratzen ahal du, ezi faltarik gabe eroriko da. Estut neure beitarik erraiten, bena Ispiritu Seindiak hitz hotzaz erraiten dizi: segurki Jaunaren beldurrian egoiten espazira, labur zure etxia eroriko duzu, erran nahi baita, ibilten espazira bethi untsa gogua emanez eta beldurrian arranguroski zure buria lanjerretik urrunduz, okasioner ihez eginez, tenorez goguaketa gaisthuak kazathuz eta tentazioneko denborako heen garaitzeko prest egonez, fite eroriko zira. Beztalde, ez erran orai etzirela menturaz sujet tentazione suerte hetara, eta lohikeriako sendimendiez etzirela batere atakathia, eta iduri zauzula munduko jenden ikusthiak eta hantatziak esthiela zuretako deuz lanjerosik, eta zure ispiritura mundiak esthiela pentsaketa gaisthorik erakarten; etzitela horri fida,