Orrialde:Lopez 1782.djvu/406

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<405>

gizona behin ere tronpatu zukeela, espalis bera lehenik urguliaz Jinkoaganik urrundu.

Egia hortzaz segurtathia izaiteko gizonen etsenpliak espazauzkizu aski, igaran zite Zelurano eta ikusiko duzu urguliak, Ainguru alde handi bat, Jinkoak kreatu zithien estatu gora eta gloriosetik erorarazi thiela. Hek, beraz, hain erorkor izan badira, heen naturaleza perfeit urhe finenaren pare zen hartan hainbeste flakezia idiren balin bazen, zer izanen da gutzaz, lurresko gorpitz batzuz bestithiak girenez, zoin hain ihiki bere beitharik erorkor direnez? Nola harrak egiten diren gorpitz batetan dagen arima, batere beldurrik gabe izaiten ahal da? Nola bere burier sobera fidatzen ahal dira, bere galgarria berekin erabilten dutenek? Seint Gregoriok ziozu justoki eta arrazoiñeki Jopek erran diela janak izanen direla harrez; ezi hala nola zerrenak arropetan egiten baitira eta sortzen ditusten arropak berak jaten, orobat ere gure haragiak —zoin baita gure arimaren bestimenda bezala— sortzen tizi har suerte batzu —zoin baitira haragiaren hirrithia, zoinzaz bethi atakathiak baikira— eta hirrithu hari gure buriak garaitzera usten tugunian, gure beitariko harrez janak bezala gituzu; eta nola zerrenek azanzik egin gabe abithiak andeatzen baitituste, orobat gure inklinazione gaistuaren