<404>
heldu zitzakonaz ikaratu gabe, zoinzaz Seint Antonio handia minzo baitzen thermiño hotan: egun, ene anaiak, erori da Ermithaiñen bizitzian zen haberik azkarrenetarik bat; nor gero esta ikaratuko? Nor fida daiteke bere igaran bizi seindiari eta bere estathiaren seindutarzunari? Orhit zite —ziozu Seint Jeromak— ikusi dutela erorten zu beno anitzez persona bertuthosoorik eta Jinkoaganik zuk beno dohain handiagorik erezebitu zutenik. Etzira Dabid beno seindiago, ez Salamon beno zuhurrago, ez eta ere Samson beno askarrago, eta biskitarthian hek hirurak erori tuzu. Judaz —hamabi Apostolietarik ere bat, Jesus-Kristoz Apostolutako hautathia— erori izan duzu, zunbat ere bere Nausi Jaunaren etsenpliaz, eskolez eta mirakuliez egun oroz sustengathia baitzen. Nikolaz —Apostoliek berek hautatu zuten zazpi Diakretarik bat, zoiñen gañera beste seietara bezala Ispiritu Seindia jeutsi baitzen— etzu xoilki heretikotu, bena heretikuen lehena izan duzu. Nork estu beldur uken behar —ziozu orano Seint Jeromak— suge zaharraren maleziaren? Orhit zite urguliak gure lehen Aita Adam lurreko Paradusutik kazathu ziela, zoin Jinkoak Paradusu hartzaz arrangura hartzeko han ezarri baitzien eta seindutarzuneko dohainez aberastu. Estizi ere sinhetsi behar —ziozu Seint Augustinek— sugiak