Orrialde:Lopez 1782.djvu/38

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<37>

beti goratuz, berotuz eta argithuz baituha eugerdiren gorenera hel arthian; orobat, justuak bertuthian aitzinatuz eta emendatuz dihatzu, Seint Bernatek erraiten dien bezala: justuak eztizi uzte behin ere bere eginbidia osoki egin diela, eztizi behin ere erraiten azki egin dut; justiziaren gosia eta egarria beti badizi, beti bizi baliz intsea ere lieitezu egitera perfekzionian aitzina joateko eta beti hobenen dena eginez. Iskiribathia ere duzu justuez: bertutetik bertutera joanen direla, erran nahi baita, beti gartsuki thaiik gabe edo laxatu gabe bertutheko bidian aitzinatuz joanen direla perfekzionerik gorenera hel artekan; bena laxuen, herabesthien eta gaiztuen bidiak, atsaldeko ekia edo argia iduri diela, beti apalduz duhela, azkenekotz arraz itzalzen dela eta gau beltz baten ilhunpian uzten githiela. Zuhurrak erraiten dizi: gaiztuen bidia ilhunpez bethia dela, eztutela ikuzten leize zointara erorten baitira; hain ilhunpe handian ibilten direla, nun urhazkal behazthopatzen baitira eta utsumendia hain handi eta hain deithoragarri dela, nun ezpaitituzte ezagutzen eiten tuzten faltak, ez hetzaz bihotzian phenarik; bere bekathiak bere giza hartzen tizie, batzutan bekatu direnak ezthiauzkazie hala, ardura mortalak benial diauzkazie edo xoilki inperfekzione batzuren, eta batere bekatu ezpailira bezala.