Orrialde:Lopez 1782.djvu/37

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<36>

Elizaren habe bizi azkar bat, zer beldur eztu ezarri behar gutan —zoiñek gure bekathiez beldur izaiteko hainbeste arrazoin baitugu—, guk, heriuaren arresta gure beithan uken dugunak? Segurki badakit Jinkoa ofentsatu dudala eta eztakit barkamendia uken dudanez; nor ezta ikaratuko goguaketa horren egithian? Balin jakin ahal bagindeza gure bekathiak barkatu zauzkigula, ezagut ahal bagindeza Jaunaren grazian girela eta hartako zerbait berme eta segurtainxa bagindu, hori zunbat ezkinduke behar eztimatu? Zunbat ere Jinkoaren inspirazione berhezi bat gabe, nehork ezpaitezake jakin mundu huntan segurtainxa oso batez Jinkoaren grazian dela, orotarat ere, baituzu zunbait señale hala girela zerbait gizaz ezagutarazi dezaukutenik, eta nehork uken ahal dezakeen handiena duzu, bere bihotzian seinditzia beti, perfekzionian eta bertuthian beti eta hanbat aboro aitzinatzeko dien desir berua; arrozoin hori azki duzu gure beti desir hartan atxikarazitzeko, hori guretako Jinkoaren graziaren bahi eta berme bat denaz geroz, eta bizitze huntan ukeiten ahal dugun eztitarzunik eta konsolurik handiena duzu halako segurtainxa baten ukeithia.

Hori ihiki poroa dieitezu Spiritu Seindiak Proberbiuetan erraiten thien hitz hotzaz: justuen bidia ekiaren pare duzu, zoin