<38>
SEIGERREN KAPITULIA [I/1/9]
Zoiñen prootxoz edo balioz den gauzarik thipienen laxokeriarik gabe eta untsa egithia
Ispiritu Seindiak Eklesiaztikan erraiten dizi: gauza thipiak mezpreretxatzen thienak emeki-emeki erortera jinen dela; hitz horietan dagena mundu guziarendako duzu eta berheziki, perfekzionera heldu nahi direnen, ezi nola gauza handiek bereki baitute bere gomendia, nehor aboro ernetarzun hetan ukeitera ekarria duzu, bena gauza thipietan nehor gutis aboruetan laxatzen duzu, uztez gauza guti bat den hetan falta egithia. Bizkitarthian nehor tronpatzen duzu, net lanjeroz duzu hetan faltatzia eta hartakotz, Ispiritu Seindiak heben erraiten dizi: nork ere gauza thipiak mezperetxatzen baititu, emeki-emeki edo doia-doia falta handietara eroriko dela. Egia hortzaz gure segurtatzeko eta guri beti gogua emanarazitzeko, duda gabe azki izan behar likezi jakithia Jingoak berak errana dela, bena gauza horren gure ispirithian hobeki sartziagatik, dugun ikuz horren gañan Seindiek zer seindimendu duten. Seint Bernatek erraiten dizi, bekaturik