<374>
eskolaturik, abertitzen gitizie begira giten hain lanjeros den amoriuaren pasionetik, eta ihez egin dezagun hura gutan sorraraz dezaketen okasione orori; eta erraiten ere diraguzie orano, estugula uste uken behar, mereximendu eta debozione duten personen dugun amoriua ere, lanjer handi bat gabe dela; izan ahala bertuthoz izanik ere elgar maite duten personak, zunbat-nahi seindu diren heen elgarrekilako minzatziak eta heen arimen prootxoz, beti beldur izan behar dutela eta elakiketela sobera gogua emaiten. Ezi Doktor ororen —berheziki Seint Bonabenturaren seindimendien arabera— debozionesko amoriua, haragisko amorio gaisto batetara ihiki kanbia dieitezu: hatsarrian amorio haur ano xahu eta net hun bat duzu, gerokoz Isaia Profetaren hitzen araura zure anua hurtatzen duzu eta halaz bere huntarzuna galtzen. Debozionesko amoriua bere beithan baltsamu net balios bat duzu, bena fitetz gastathia eta korronpithia duzu hari juntatzen diren amorio gaistuez eta horra nola, Demoniuak xothilki eta ezabeki bereganat biltzen githien.
Seint Bonabenturak ziozu Demoniuak hortan egiten diela, Kanako Esteien apairiaren Nausiak Esposari erran zerakona: apairietan orok hatsarretik ano huna emaiten dizie eta gomitak berotu direnian ano xarrena.