Orrialde:Lopez 1782.djvu/376

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<375>

Demoniuak amoriosko pasioniaz tronpatu nahi dithiener hatsarrian sinhetsaraziten direezu bertuthiak xoilki elgarren maitatzera deitzen thiela, elgarrekin uken nahi duten hantazionia debozionetik jiten dela eta, bere arimen prootxia elgarrekilako minzatzetan xerkatzen dutela; bena noiz eta ere heen bihotzetan elgarren amoriua untsa pizthu baitateke, ordian Demoniuaren pozoiña eta malezia agertzen duzu; añartekan, aldis, bertuthiaren itxurapenen engeniak zituzun ezabeki galarazitzeko, eta gure etsaiak arima bat illusione hortan zunbait aldis denbora luzaz atxikiten dizi eta kontent duzu, zunbat-nahi denboraren burian debozionesko amorio hori haragisko amoriora kanbiarazi dezan ber. Anitz jendek —erraiten dizi Seint Bonabenturak— bere amisthainxak debozionaren itzalaren pian hasi tustela, bere ustez heen amoriua Jinkoaren zerbitxatzeko eta arimen salbatzeko zela eta beharbada, hatsarrian etzutela beste deseinik, bena gerorat, afekzione hain seindu eta garbi zen hura, emeki-emeki haragisko amorio batetara kanbiatzen dela eta Joandene Paulek erraiten diena: ispirithiaz hasi onduan malhuroski haragias finitzen dutela.

Gerson Doktorrak erraiten dizi, Jinkoaren zerbitxari bertuthe eta jakitate handitako batek uken ziela zunbait denboraz okasione, emaste seinda bateki ardura eta