<373>
bezala, oferitzera erakarri zien? Nahi duzia jakin? Amoriuak. Iskiritura Seindiak berak hortzaz segurtatzen gitizi erraiten deragunian: Salamonek anitz Mairien emaste maitatu zizin, zoiñendako Jaunak erran baitzereen Izeraeleko Haurrer: hetarik estuzie emastetako hartuko eta zien alabarik estuzie heekin eskonduko; ezi segurki zien bihotzak bere lege gaistorat itzuliko dute bere Jinko faltsien adora-arasteko. Hargatik ere Salamonek amorio bortitz batez Mairu ziren emaste batzu maitatu zitizin, eta nola ordukotz zahar baitzen, emaste hek haren bihotza korronpitu zizien eta bere Jinko faltsiak segiarazi. Salamonek etzizin begiratu Jinkoaren mania eta Jinkoaren errana heldu zitziakozun; ezi nola esposatu zithien emaste Mairietariko hetarik aboruek bere relijione partikularra baitzuten, hetarik batbederari Aldare bedera erain zizin, amorekatik zoiñek bere Jinko faltsiak hetan gañan ezar zitzaten eta adora; Salamonek berak ere emaste heekin adoratzen zitizin eta heer inzeintsu oferitzen. Seint Augustinek erraiten dizi hala egiten ziela, ez sinhesten zielakotz Jinko faltsu hek merexi zutela adoraturik izaithia, bena heendako zien amoriuak utsutu zielakotz eta erhotuki maithe zithien emaste heer phenarik egin nahi gabez.
Seindiek eta bizi ispiritualaren Nausiek etsenplu hotzaz eta beste anitz ber gizakotz