<354>
hek dira emastekin satsutu estirenak, ezi Birjina dira eta hek segitzen dute Axuria joaiten den leku orotarat. Birjinak —ziozu Seint Gregoriok hitz horien gañan— Jesu-Kristorekin borthian daudela, zeren garbitarzunaren mereximendiak altxatzen baititu gloriaren gradorik gorenera.
Iskiritura Seindiak deitzen dizi Joandene Joane Ebanjelista Jesusen Dizipulu Maithia. Seint Jeromak eta Seint Augustinek ziozie horren gañan, Dizipulu hura net maithe ziela Salbazale Jaunak Birjina zelakotz. Elizak orobat hartzaz erraiten dizi haren bestako Ofiziuan, Jesusek maite ziela, zeren xahutarzunaren dohaiñaz merexitu zien bere Nausiaz beste Apostoliak beno maithiago izaithia, eta Apostolu kargura deitathia izan baitzen Birjina zelarik eta beti hartan iraun. Zunbaitek ere erraiten dizie hari untsa dauskola Proberbietako hitz hok: bihotzeko xahutarzuna maite dienak, Errege ukenen diela adiskidetako. Birjina zelakotz, beraz, Salbazaliak Apostolu haur maite zizin bere bulharren gañera buriaren pausatzera uzterano, hartakotz ere eman zirakozun beste Apostolien gañeti hainbeste abanthailla. Joandene Petiri —zoin eskondia baitzen— etzuzun bera galdeitera Jesu-Kristori menturatu, bena Joandene Joaneri galdarazi zirakozun azken auharian noiz izanen zen azken jujamendia.