<353>
gizonak hain Ainguriak iduri egiten dienik, nola baita garbitarzuna; zeren bertuthe horren medios, haragian, haragirik espailute bezala bizi baitira eta ispiritu pur batzu bailira bezala, Joandene Pauleren hitz hoen arabera: etzirete bizi haragian, bena ispirithian. Zerbait gizaz hortan Aingurier gaña eremaiten direezu, ezi hok estutenaz geroz gorpitzik, estuzu mirakulu handi bat hoen garbi eta xahu izaithia, bena gauza miragarri bat duzu gizonaren gorpitz lohi batetan, lizonkerian erorarazitzeko gerla egiten derakon bathian garbi izaithia.
Bestalde bertuthe hori Jinkoari hain laket ziakozu, nun Jinkoaren Semiak gizon egin nahi izan denian, eta sorthu emaste batetarik, hartako hautatu baitu Birjina bat, zoiñek bere Birjinitathia Jinkoari oferitu baitzien, Elizako Aitek remarkatzen duten bezala. Joandene Joanek Apokalipsan ziozu ikusi ziela Sioneko borthian —zoin baita Zelia— Birjina egon zirenek, Axuria —erran nahi baitha Jesu-Kristo— segitzen zutela joaiten zen leku oratarat, eta kantazen zutela kantika berri, bestek nehork ere kanta etziroten bat. Ziozu ikusi dut Axuria Sioneko borthian eta harekin zazpitan hogei eta laur mila, zoiñek kantatzen baitzuten kantika berri bat bezala, zoin espaiziroten kanta zazpitan hogei eta laur mila lurretik ar-erosiek bezik,