<352>
VIII. GARBITARZUNAZ
LEHEN KAPITULIA [III/4/1]
Garbitarzunaren exzellenziaz eta graduez, zoiñen medioz igaran behar baitugu bertuthe haren perfekzionera
Joandene Paulek iskiribatu zireezun Thesalonikakuer Jinkoaren borondathia dela izan ziten seindu eta begira ziten lohikeria bekatu suerte orotarik, eta batbederak jakin zezan bere gorpitzaren xahu eta garbi begiratzen; ezi Jinkoak eskinthiela deithu lohi izaiteko, bena bai seindu izaiteko. Seint Bernatek ziozu seindutarzunaren izenaz Apostoliak heben endelgatzen diela Jesu-Kristoren garbitarzuna, zoiñen Ebanjeliuak erraiten baiteragu garbitarzunak Aingurien iduri egiten gitiela. Asken judizionian —ziozu— estateela eskondurik, bena oro Zelian Jinkoaren Ainguriak bezala izanen direla. Eta aldiz, Seint Ziprianek —minzo delarik Birjiner— erraiten dizi: oraidanik hasten zirete gozatzen egun batez glorian uken behar duzien abanthaillaren, ezi garbitarzunian eta xahutarzunian irauten duzieno, Ainguriak bezala zirete. Cassien authorrak orobat ziozu estela bertutherik