Orrialde:Lopez 1782.djvu/356

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<355>

Maria Magdalenak ekarri zienian Jesusen hiletarik pizthiaren berria, Joandene Petirik eta Joandene Joanek berheala laster egin zizien bere Jaunaren tonbala; bena Joanez lehenik heldu zuzun. Zunbait Apostolu unzi bathian Tiberiadeko itsasuan arrainka ari ziren aldi batez, Jesus agertu zitzieezun itsaz basterrian; Joandene Joanek xoilki ezagutu zizin eta erran Joandene Petiriri: Jauna duzu. Seint Jeromak ziozu Joanes Birjinak bezik ezin ezagutu zutela Jesu-Kristo Birjina. Salbazale Jaunak Kurutziaren gañan asken egin zien ordeiñian, nori gomendatu zien bere Ama Birjina, bezik ere Dizipulu Birjina horri?

Beste anitz gauza xahutarzunaren laudoriotan ekar ahal laite; hek utzirik labur izaithiagatik, jiten nis Kasianek bertuthe horren perfekzionera heltzeko erakasten derauskigun zazpi graduetarik lehen hiruren esplikatzera. Lehen gradua duzu, pentsamendu eta seindimendu desonester bere buriaren garaitzera ez uzthia. Bigerrena, pentsamendu suerte hetan orhit delarik ez egoithia, bena jin bezain fite heen kazatzia. Hirurgerrena, kreatura engenagarrien eta lanjerosen ikuzthiaz sendimendurik ez ukeithia, eta grado hori beste biak beno perfeitago duzu, zeren naturaleza flako eta korronpitu haur, okasione hetan anitz seindimendu hetara