Orrialde:Lopez 1782.djvu/344

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<343>

bat; galdo suerte horiek dituzu Jinkoari egin ahal ditakeen laketenak.

Luis Franzisko Errege Seindiaz erraiten dizie bere Ama Erregiña Blanxak zunbait aldiz erraiten zerakola: ene Semia, bekatu mortalian erori zirela jakin beno, nahiago zinduzket hilik ikusi, eta desir seindu hori Jinkoari hain laket izan zitziakozun, eta hainbeste benedikzione Prinze hari jardiretsi, nun erraiten baitute bere bizi orotan Errege Seindu horrek etziela mortalki Jinkoa ofentsatu. Halako desirak bagintu menturaz orobat gutzaz izan lieitezu.

Bekatu mortalik ez egithiagatik hiltzia desira daiteen bezala, bekatu benial ardura egiten dugunetarik begiratziagatik ere hiltzia desira dieitezu, eta hori xede seindu eta net laudagarri bat duzu; ezi Jinkoaren zerbitxari hun batek, bekatu mortal bakoitz baten ez egithiagatik eztizi xoilki hiltzera deliberathia izan behar, bena orano gezur thipi baten edo beste bekatu benial baten ezagutzereki ez egithiagatik. Gure bizia labur izanik ere, segur duzu anitz bekatu benial eginen dugula, Justua egunian zazpitan eroriko dela —Ispiritu Seindiak dioena—, erran nahi baita anitz aldis; halaz, bizia luziago, bekathien kundia emendatuz joanen dela. Bena Jinkoaren zerbitxari lealak eztituzu hortan egoiten, bena orano desiratzen dizie hiltzia,