Orrialde:Lopez 1782.djvu/345

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<344>

bizi huntako falta iduri edo inperfekzionerik thipienetarik, miserietarik, tentazionetarik eta flakezietarik libro izaithiagatik.

Gizon seindu batek erraiten dizi: helas! Jauna, ala baitut sofritzen! Otoitzan Zeluko gauzen gañan pentsaketa ari nizanian, Lurreko mila pentsamendu ene ispiritura jiten tuzu. Gizonaren bizi huntako malurra duzu, beti aflikzionian, miserian eta alde orotarik etsaiez ingurathia izaithia. Tentazione bat ireizi deneko, beste bat jiten duzu eta ardura, bat arraz garaitu gabe, uzte etzien beste anitzek hartzen dizie. Hainbeste karastarzunez, lanjerrez, nahigabez beterik den bizi haur, nork maitha dezake? Nork deitha dezake bizitzia, hainbeste heriotze suerte ekarten dien izaithia? Seinda handi batek erraiten ohi zizin: sori balizaut hautu baten egithia, hiltzia hauta nirozu Jinkoaren amoriuaren kontre deuz egiteko bide bakarra bezala. Perfekzione handiago bat ere duzu bekatu benialetarik ez egithiagatik hiltzera desiratzia, ezi ez bekatu mortaler ihez egithiagatik; ezi hel dieitezu bekatu mortalik ez egiteko hiltzera desiratzia, Jinkoaren amorioz beno, Iferniaren beldurrez eta gihauren amorekatik desir hura har dirogula; bena bekatu benialen eta hutsik thipienen ez egithiagatik hiltzera desiratzia, Jinkoaganako amoriuaren garraz duzu, dudarik gabe,