Orrialde:Lopez 1782.djvu/343

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<342>

Usustamendu seindu batez desira ere dieitezu ezkinen behin ere mundura jin, zeren ezpaikindukeen bekaturik egin; ezi bekathia, ez izaithia beno gaitz handiagua duzu eta hobe lukezu ez izaithia, bekatu egithia beno. Arrazoin bortitzaguaz, beraz, nehork desira zirozu hiltzia bekaturik aboro ez egiteko. Jesu-Kristok, traditu behar zienaz minzo delarik, erran dizi: sortu ezpaliz hobe zukeen ene tradizaliak. Eta Seint Anbrosiok Eklesiastikua deitzen den Liburiaren hitz hoen gañan: hilen xorthia biziena beno hobe zaut eta uzte uken dut, bai hilak, bai biziak beno urozago dela orano sortu eztena, ziozu hil dena bizi dena beno hobiago dela, zeren bekatu egitetik baratu baita; eta sorthu esthena, hil dena beno hobiago, zeren ezpaitu behin ere bekaturik egin. Net hun dukezu, beraz, otoitzan edo meditazionian horren gañan ardura akten egithia, erraiten delarik: Jauna, eztezazula permeti bekathiak zureganik urrunt nezan; zure ofentsatzeko azki maluroz izan behar badut, lehenago hil nezazu; ezi zure zerbitxatzeko xoilki desiratzen dizit bizitzia eta eztizit bizi nahi ene biziaren zure zerbitxian ez eremaitekotz. Hola egithia net seindu eta prootxoz duzu, zeren seindimendu horiek bere beithan zerratzen baitute bekathiaren hazthio handi bat eta umilitathe eta Jinkoaren amorio net handi