<339>
afekzione eta amoriuak oro atxiki zitzaten bezte bizi eternal batetarat, nun ezpaitate aboro miseriarik, phenarik, ez dolorerik.
Seint Augustinek erraiten dizi, Jinkoak ezin aboro miserikordia muga gabe batez nahi uken diela mundu huntako bizi phenoz haur net labur izan dadin, eta igurikiten duguna finik gabekua edo eternala, manera hortan phena net fite igaran zadin eta allegeranziak eta pausiak beti iraun zezaten. Seint Anbrosiok ziozu bizi haur hanbat phenaz eta deztorbuz bethia dela, nun heriuak heen eretzian iduri baitu ez gaztigu bat, bena erremedio bat dela, eta Jinkoak bekathiaren punimendu bat bezala ordenatu ezpalu ere heriua, otoitu behar gindukeela eman lezagun grazia bat bezala, haren medioz mundu huntako gaitzetarik gure burien libratzeko. Egia duzu anitz munduko jendek pundu hortan bekatu egiten dutela pazenzia ezkazez, aflijithiak direnian koleraz, pesaz, despitez, desesparazionez Jinkoari heriuaren galdeinez; bena galdein balezate bihotzeko edo ispirituko behar den pazenziareki eta Jinkoaren borondatera daudelarik erraiten balute: Jauna, zure plazerra hala bada, idoki nezazu mundu triste huntarik, azki bizi izan nuzu; segur duzu giza hortan Jinkoari hiltziaren galdeithia bekaturik gabe lizatekeela.