Orrialde:Lopez 1782.djvu/339

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<338>

SEIGERREN KAPITULIA [I/8/20 & I/8/21]

Zunbait arrazoiñez, zointzaz erakasten baita bekaturik gabe eta seinduki hiltzia desira dirogula

Perfeikiago Jinkoaren borondatera edo haren plazerrera —hanbat hiltziaren nola bizitziaren gañan— egoitera erakats gitzaketen arrazoin zunbaiten emaitera gihatzu, batbederak har dezan amorekatik hoben iduri zaukona. Hiltzia seinduki edo bekaturik gabe nehork desira diroen lehen arrazoiña duzu, bizi huntako miserietarik itzurtzeko edo jalgiteko. Zuhurrak erraiten dizi bizi triste edo miserable baten eremaithia beno, hiltzia hobe dela. Giza hortan desiratzen dizie ardura mundutarrek hiltzia eta Jinkoari galdeiten, eta bekaturik gabe egin zirozie, bizi huntako miseriak hain handi eta hainbeste direnaz geroz, nun sori edo permis baita hiltzera desiratzia, heer ihez egiteko edo hetarik jalgiteko. Seindiek erraiten dizie, Jinkoak gizoner hainbeste gaitzen eta miseriaren heben sofriarazitzeko edo heen pian gizonen atxikitzeko uken dien arrazoiñetarik bat dela, etziten amorekatik mundiari eta bizi galkor bati hain tinki edo sobera ezteka, bena bihotzetako