<337>
konzenziako harrek edo arragretek bihotza jaten baiteree. Seint Jean Klimakusek erraiten dizi net laudagarri dela egun oroz heriuaren igurikithia, bena justuek xoilki oren oroz desira dirotela, eta Seint Anbrosiok disposizione seindu hartan direnak net laudatzen tizi. Patriarka zaharrak hala zituzun aithortzen edo erraiten zutenian destarrusko lurrian igaraile zirela. Joandene Paulek net untsa erraiten dizi hala minzo direnek klarki erakazten dutela bere herria —erran nahi baita Zelia— xerkatzen dutela. Desir beretan zuzun Dabid plañu amoratsu batez Jinkoari erraiten zienian: helaz! Zeren ene mundu huntan egoiteko deztarria luzathia izan da? Lege zaharreko Patriarkak hola minzo baziren, holako seindimendiak bazituzten Zeluko borta orano zerraturik zagenian eta hiltziak ezin idekitzen zereenian, zer ezkinduke orai erran behar Zelia guretako idekia den denboran, arima bere faltetarik osoki xahatu dateen mementhian Jinkoaren gozamenian jarriko denian?