Orrialde:Lopez 1782.djvu/341

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<340>

Bigerrenekorik, seindukiago eta perfeikiago orano nehork hiltzia desira zirozu, ez ikuzthiagatik relijionerik eztutenek Eliza Seindiari sofriarazitzen derezten gaitzak eta Jinkoari beti egiten derazkoten ofentsiak. Eliaz Profetak Akaben eta Jezabelen denboran hiltzia hala desiratzen zizin. Ikusirik hek biek Jinko Egiaskuaren Aldariak urraturik, haren Profetak hilarazirik, bera ere hilarazitzeko xerkatzen zutela eta etzirokeela hainbeste gaiztakeria eta sakrilejio epainxa, Deserturat bihotz minez eta dolorez bethia juan zuzun eta han arbole baten pian jarririk hiltzia desiratu zizin eta erran: Jauna, azki dizit, bizia edeki zadazu, ezi enuzu ene Aitak beno hobe.

Juda Makabea gerla gizon handiak, Jinkoaren Populiaren Jeneralak, bere soldaduen gerlala ipiztatzeko eta bihotz emaiteko erraiten zieezun: hobe diizi gerlan hiltzia, gure arazioniari gure etsaiek sofriarazitzen deresten phenen eta gure gauza seindier egiten deresten ezkarniuen ikuzthia beno. Bandalek Hiponako Hiria sethiatu zutenian Ezpañatik Afrikalat igaranik, oro su eta odol ezarten zituztenian, nehor ere gazterik, ez zaharrik, Apezik, ez besterik gupida uken gabe, Seint Augustin Hiri hartako Jaun Apezpikiak ikusirik hain aflijimendu edo kalamitate izigarria, Hiriak erhautsirik eta jenderik gabe,