Orrialde:Lopez 1782.djvu/34

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<33>

dizi: edanago, egarriago izanen girela; nola xuxent daiste elgarreki horrein erran liferentak? Idurisko liferenzia horien batetaratzeko, Elizako Aita Seindiek ziozie hortan gañan, Jesu-Kristok Samariako emazthiari erran hitzak endelgatu behar direla giza huntara: nork ere edanen baitu hur bizi Salbazaliak erraiten zien hartarik, munduko plazer gaiztuen egarririk behin ere ezthiela ukenen, zeren gauza ispiritualen eztitarzunak munduko plazerren guzthia arraz edekiko baiteree, gozagabe eta higungarri iduriaraziko. Hala nola —ziozu Seint Gregoriok— zerbait gauza eztirik jan dienari besthiak oro karats iduritzen baitzazko, orabat ere, Jinkoa eta gauza ispiritualak behin guztatu thienari, munduko gauzen kotsia dutenak oro, karats eta gozo gabeko ziazkozu eta bihotza gogainzen direezu edo phena eiten dirakozie. Bena Zuhurraren erran hotzaz den bezanbat: ni jaten nutenek orano gose ukenen dute eta ni edaten nutenek orano egarri dirateke gauza ispiritualen edo Jinkoaskuen, hartu behar dizie eta hetarik endelgatu, nork ere Jinkoasko gauzak aboruenik guztatuko baititu, hura beitan heen uken nahisko gosia eta egarria emendaturenago dela, zeren ordian heen mereximendia ezaguturik eta heen eztitarzuna poroaturik, gartsukiago heen xerkatzera ekarria baitate eta hola