<32>
Eztuzu mirakulu —ziozu Seindu berak— gauza ispiritualen edo Jinkoaskuen desiratu gabia, zer diren poroatu beno lehen eta heen gozatzen hasi gabe. Nola ehork maita diro ezagutzen ezthien gauza bat? Joandene Petiri Apostoliak ziozu ere: balin gozatzen baduzie Jauna zoiñen ezti den; eta, aldis, Dabitek: goza eta ikuz ezazu Jauna zoiñen ezti den; zeren behin Jinkoaren untsa gozatzen hazten bagira eta gauza ispiritualen guztatzen, hetan hain eztitarzun handia idirenen diizi, nun ezpaikaiste behin ere ase. Kapitulu hunen hatsian erran tugun hitz hotzaz, beraz, ni jaten nutenek orano gose ukenen dute eta ni edaten nutenek orano egarri ukenen dute, endelgatu behar diizi, zunbatenaz ere hobekiago zeluko gauzer jarraikiko edo emanen baikira eta gartsuki besarkatuko baititugu, hanbatenaz ere aboro gutan ezagutuko dugula emendatzen heen gozatzeko desira.
Bena erranen deraate: Nola hori juan daite Jesu-Kristok Samariako emazthiari erran zerazkon hitz hoeki? Nork ere edanen baitu nik emanen derakodan huretik, eztu behin ere egarririk ukenen. Haben Jinkoaren Semiak erraiten dizi, hark emanen dien huretik eraten dienak ezthiela behin ere egarririk ukenen, eta Spiritu Seindiak, beste kapituliaren hatseko erran dugun leku hartan, Zuhurraren ahotik minzo delarik, erraiten