<31>
jardirets geroz hobeki ezagutzen diizi zoiñen balioz diren, aboro estimatzen tiizi, aboro gozatzen eta gartsukiago heen xerkatzera ekarriak gituzu. Liferenzia horren arrazoiña dela ziozu Seint Gregorio hark berak, zeren huntarzun eta plazer denborakuen gozamenak ezagutarazitzen baiterauku heen ezdeuztarzuna eta ezkazdura, hetan eztugulakotz idireiten igurikiten gindien plazerra eta kontentamendia, uken onduan mezperetxatzen tugula eta uztez bestetan idiren desiratzen dugun kontentamendu hura, beste desir berririk hartzen dugula; bena tronpatzen gituzu, azken desirek lehenen xorte bera dikezie, zeren ezpaikira kreathiak munduko eta halaz, deusek ere mundian ezpaikitzake behin ere osoki kontenta ahal. Salbazale Jaunak hori nahi uken zizin endelgarazi Samariako emazthiari erran zerakonian: hur hortarik edanen duten orok orano egarri ukenen dizie, ezi zeluko kreathia izan den gizon baten egarria, lurreko kontentamendu eta plazerren hurek orok etzirozie hil ahal behin ere; aldis, huntarzun eta plazer ispiritualak ehork gozatzen thienian, maitatzen eta desideratzenago tizi, zeren ordian heen mereximendia ehork hobeki ezagutzen baitu eta, zunbatenaz ere perfeikiago gozatuko baititugu, hanbatenaz heendako dugun egarria handithuz dihazu.