<34>
Doktor Seindiek esplikatzen tizie iskiritura seinduko bi pundu horiek.
BOSTGERREN KAPITULIA [I/1/5]
Bertuthian nehork prootxatzeko edo aitzinatzeko dien desira, Jinkoaren grazian edo amoriuan dela señale handi bat duzu
Arima bat Jinkoaren grazian dela señaletan den segurrenetarik bat duzu, perfekzionian aitzinatzeko dien desira eta Jinkoari laket zazkon gauzetan arrangura berri bateki finkatzia, eta eztieitezu izan deuz ere konsolagarriagorik, ez eta ere desir hartan aboro gort gitzakeenik. Seint Bernatek erraiten dizi, Jinkoa gure bihotzian dela segurrainxarik handiena, haren amoriuan aitzinatzeko dugun desira dela eta hori poroatzen dizi lehen erran tugun Zuhurraren hitz hotzaz: jaten nutenek orano gose ukenen dute eta edaten nutenek orano egarri izanen dira; gose eta egarri baduzu, beraz, zeluko gauzendako, allegera zite; señale ageri bat duzu Jinkoak bere egoitza zure ariman egiten diela, hark emaiten derauzu gose eta egarri hori eta duda gabe, señale idiren duzula mia balioz haren egiazko zaiña, beti hari zauzkonaz geroz: hala nola ihiz-hor bat alde orotarat baitabila