Orrialde:Lopez 1782.djvu/333

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<332>

beztalde, osuan direnek eta bere debozioner xuxen jarraikiten direnek bezanbat edo aboro mereximendu ukenen dizie.

Barurez den bezanbat, Seint Augustinek peredikatzen zielarik giristhiño orok Garizumaren barurtzeko duten obligazioniaren gañan, eta ondotik minzo delarik eriez eta manu hori ezin konplitzen dutenez, erraiten dizi ezin eiten dutenek azki dutela bihotzetik phena hartzia eta hazper egithia bestek bezala ezin barurtziaz. Soldado bihozthoi bat gerlatik kolpaturik alxatzen dutenian, bere kolpiez beno aboro phena dizi gerlan aboro ezin artziaz; giristhiño hun batek orobat uken behar dizi bere minez beno aboro phena, bestek bezala bere einbiden ezin konplitziaz. Bena ororen burian, gure ezinak eta bezte zernahi gauzak ezkitizi gibeldu edo epaintxatu behar Jinkoaren borondatera egoitetik gure eritarzunetan; bena orano oro hartu behar tiizi haren ezkutik jiten zauzkigun gauza batzu bezala, sinhezten edo gu beitan hartzen dugularik Jinkoak igorten derauzkigula bere gloriarik handienarendako eta hobenen den bezala.

Seint Jeromak erraiten dizi ermithain batek egun batez otoitu ziela Joanez Ejiptako Abade Seindia nahi zien sendotu sukar gaiztho batetarik, zoiñek janik baitzaukan;