Orrialde:Lopez 1782.djvu/334

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<333>

Abade Seindu horrek erraiten dirakozu: nahi zirea gabetu behar duzun gauza batetarik? Hala nola purgek xahatzen baitituzte gorpitzak bere satsukerietarik, orobat gaitzek arimak xahatzen tizie bekathietarik edo biziuetarik.


BOSTGERREN KAPITULIA [I/8/19]

Bizitzeko ala hiltzeko Jinkoaren borondatera edo haren plazerrera egon behar girela

Jinkoak gutzaz zatitu plazer dien bezala, haren borondatera igualgi, gogotik eta osoki beti egon behar diizi, bada bizitzeko, bada hiltzeko. Nahibada ere heriua gauza gaitza eta ikaragarria den, hargatik ere giristhiño hunek bere bizitze seindiaz anitz ezti zirozie hiltzeko dugun beldur handi hori; mundutarrek, aldiz, eta bekatorek, nekez deliberatzen dizie hiltzera, heriuaren hurrantziak aboro ikaratzen tizi, zeren eta ohorer, huntarzuner, plazerrer eta bere dezkantsier bihotzak eztekathiak baitituzte, hetarik eta bere azkazi eta adiskidetarik partitziak phena handi eiten baiteree. Seint Krisostomak erraiten dizi dezkantsian eta plazerretan bizi denari hiltzia anitz gaitzi zakola; eta hain gaitzi bazako heriua urrun