<331>
prootxurik handiena eta zuretako hobenen dena. Jinkoak permetitu zizin Joandene Paule Apostolia bi urthez presundeian egon ladin, Elizak haren pheredikien beharrenik zien denboran; eztakizula zuri ere gaitzi Jinkoak presundei bathian bezala eri atxikiten bazitu bi hilabetez edo bi urthez, edo menturaz zireno, haren borondathia hala bada; ezi Apostolu hark, libertathian izan baliz, zuk osagarrian izanik beno obra hun handiagorik egin ahal zikezin.
Zunbaitek orano erran zirozie beti zerbait gaitz sofritzen dutela, hargatik sendo iduririk ere, eta heen herrokako edo gradokuek eiten tuzten obra hunak —hala nola lanak, debozioniak, barurrak— ezin egiten dituztela, eta hala izaithiaz phena handi dutela. Heen seindimendia justo eta laudagarri duzu, bena hargatik ere, horiek orok eztizie hertu behar bere gaitzetan Jinkoaren borondatera beti egoiteko uken behar duten delibero osua, bena hobeki ordian bere mereximendien emendatzera intseatu behar dizie Jinkoaren borondatera osoki egonez, eta hanbat hark igorten derezten bezala ororen gogotik errezebithuz, nola gartsuki desirathuz ahala balute bere eginbiden bestek bezala xuxen konplitzia, eta bihotzetik phena harthuz ezina dutelakotz. Giza hortan bere gaitzak pazienki sofrithuz merexituko dutenaz