<330>
Seint Krisostomak erraiten dizi Jopek aboro merexitu ziela hitz hotzaz: Jinkoak plazer uken diena heldu duzu; Jaunaren izen seindia dela benedikatu, bere phena eta aflikzionetan Jinkoaren borondatera egoite hartzaz, ezi ez osagarri hunian eta aberats zenian egin zithien obra hun orotzaz. Zuk ere aboro merexituko duzu eta Jinkoaren aitzinian maitagarriago izanen zira zure eritarzunian osoki haren borondatera egonez, ezi ez osagarri hunian egin ahal zintzazkeen obra hun oroz.
Seint Bonabenturak seindimendu bereko duzu. Erraiten dizi perfeitago dela pazienki nahigaben sofritzia, ezi ez gartsuki obra hun egiten artzia; Jinkoak eztizi zure ez ene beharrik, nahi thien obra hunen egiteko. Dabitek ziozu: erran dizit Jaunari, ene Jinkoa zira eta etzu ene hunen beharrik. Eritarzunaren medioz Jinko hark berak nahi derauzu orai peredikatu pazenzia, eta haren borondathiari obedienzia ukeiten erakatsi; utzazu hura egitera, baziakizu zer den zuretako hobenenik, eta zuk eztakizu. Zerbaitetako behar bagindu osogarria nahi uken, Jinkoaren zerbitxatzeko eta haren gogarako izaiteko: bena nahiago badu eri izan ziten eta pazienki sofrithuz igorten derautzun eritarzun gaitz baten phenen, haren nahiaren araura bazira, haren borondathia egina izan bedi eta hartan diagozu zure