<327>
zer ere baitate zure gloriarik handienarendako.
Gizon batek zizin debozione berhezi bat Seint Tomaz Kantorberrikuarendako. Eritu zuzun eta juan zuzun Seindu haren tonbala, haren otoitzera nahi zerakon Jinkoaganik osagarria jardiretsi; uken zizin galdeina; osagarri handitan bere herrirat itzuli zuzun, bena burura jin zitziakozun menturaz ogen ziela osagarriaren guthitziathuz, etzakienaz geroz ala osagarria, ala eri izaithia zen haren arimaren salbamendiarendako hobe. Pentsamendu hori hain barna burian ezarri zizin, nun berris Seindu haren tonbala itzuli baitzen eta Seindia otoitu, Jinkoari harendako galda lezan zer ere prootxosenik baitzatekeen haren salbamendiarendako. Leheneko gaitza Jinkoak igorri zirakozun eta konsolu handirekin errezebitu zizin hantik ezaguturik harendako eri izaithia hobiago zela.
Seint Bast Jaun Apezpikiaren bizitzian irakurten diizi utsu batez, erraitetik heldu giren iduriko etsenplu bat. Seindu horren erlekiak eremaiten edo lekuz kanbiatzen zituzten lekian utsu hori heldu zuzun; heen ikuzteko biztaren uken nahisko desir handi bat jin zitziakozun; Jinkoaz inzuna izan zuzun, bizta jin zitzakonian erlekia heen ikusteko; gero Jinkoa otoithu zizin, ikuztia beno utsu