<326>
bere lekian ezarten; hori erran eta eman zirakozun bat eta Seint Dominikaren ezkura zeneko, perla eder batetara har hori kanbiatu zuzun. Seint Dominikaren Fraide lagunek, mirakulu hartzaz ezpantaturik nahi zizien begira zezan har perla bilhatu hura; Seinda horrek erran zireezun: eman ezadazie ene har perla; ene bulharretan sorthia da eta han hanbat denboraz hazia izan da, orai ere harat nahi dut berriz ezarri. Seint Dominikak itzuli uken zirakozun eta berriz har bilhaturik bere minian ezarri uken zizin. Seint Dominika ordian harendako otoitzetan jarri izan zuzun eta bere benedikzionia eriari emanik, abiatu bere komenturat eta ezkalerretan jeutsi beno lehen, emazte seinda haren bulharretako haragi uzteldu eta harrak oro, betan erori izan zituzun eta egun laburren barnian haragiak berriturik osoki sendothia, eta sendotu onduan gorati erraiten zizin orori, Jinkoak Seint Dominika bere zerbitxariaren medioz hura beithan egin zien mirakulu handia.
Seinta Gertrudas erraiten dizie gure Salbazale Jauna egun batez agertu zitzakola eta erran zerakola: osagarria eta eritarzuna zure ezkura uzten derauzkizut, hauta zazu nahi duzuna; Seindak ihardetsi zerakola: Jauna, nik nahi dudana duzu, ene nahiaz eztezazun kasurik batere egin, bena nitan konpli dezazun,