<325>
Seint Dominikaren Ordreko isthorian errana duzu Erruman bazela Jinkoaren nezkatho handi bat Hunna deitzen zena, izena bezala izana ere zien bat. Oroz gañeko Jaunaz ezkolaturik ikasi zizin phenarik eta minik handienen arthian kontent eta allegera izaiten. Haren mina bulharretan min bizia zuzun; giza batez bulharrak uzteldu zirazkozun, nun harrez bete baitzitzazkon; bere min edo kurutze handia hain pazienki sofritzen zizin, nun Jinkoa erremezthiatzen baitzien, zeren gaitz suerte hura eman zerakon. Seint Dominikak ikusirik hain phena handietan hainbeste pazenzia eta bertuthe ziela Jinkoatan, anitz maite edo estimatzen zizin; ardura kofesatzera eta komuniatzera emaitera juaiten zitziakozun. Egun batez kofesatu eta komuniatzera eman onduan, Seint Dominikak haren min itsusi eta gogañgarria nahi uken zizin ikusi; phenareki, bena erakatsi zirakozun; ikusi zienian min handi haren uzteldura eta hartan ziren harrak eta eriaren pazenzia eta boztalenzia, Seindu hori pietatez hunkithia izan zuzun eta handiski otoitu zizin nahi zerakon eman har hetarik bat erlekietan begiratzeko; eman zirakozun, bena hitzaren pian errendaturen zerakola, erraiten derakolarik: hainbeste plazer dizit harrek bizirik jan nezaten, nun hetarik bat erorten zadanian, lurretik alxatzen baitut eta