<324>
bazira, zure erdoillak xahatuko baititu, eta urhez bazira, zure poroatzeko zerbitxatuko zauzu. Bertuthe eta debozione handi baten señalia duzu Jinkoak igorten derauzkigun eritarzunetan haren erremezthiatzia.
Irakurzen diizi Seinta Kleraren bizitzian hogei eta zortzi urthez uken zithiela eritarzun handi liferent batzu; behin ere bere gaitzez plañurik egin gabe, beti Jinkoa erremezthiatzen ziela; berheziki bere asken eritarzunian net anitz sofritu ziela; hamazazpi gau-egunez deuz ere ezin hartu ziela eta, nola haren kofesora intseatzen baitzen haren konsolatzera eta etshortatzen baitzien hain martirio luziaren pazienki sofritzera, erran zirakozun: Seint Franzez Handiaren medioz ezagutuz geroz Jesu-Kristo ene Salbazaliaren grazia, deuz ere eztizit idiren ene gaitzetan phenagarririk, ene doloretan sofri eztirodanik eta ene penitenzian garratzik.
Seinta Lidubinaren bizitzia ere etsenplu miragarri bat eta balioz duzu erier bihotz emaiteko eta konsolatzeko. Hogei eta hemezortzi urthez Birjina Seinda hori eri izan zuzun doloretan ziren handienekilan, hogei eta hamar urthez ohaturik jeiki gabe, eta bere gaitzak oro hain pazienki eta umilgi sofritu zitizin, nun hala eginez merexitu baitzien Jinkoak egun oroz egin zezakon zerbait grazia berhezi.