<328>
izaithia haren arimaren hobe bazen, berriz utsu zezan; otoitza akabi zieneko lehen zen bezala utsutu zuzun.
Bena nola eri eta sofritzen dutenek okasione hetan ekarten baitute anitz arrazoin eta desenkusa iduriz hunak, osoki Jinkoaren borondatera egoitetik gibel gitzaketenak, intseatu behar diizi heer arrapoztu emaitera eta arrazoin bortitzagoz heen bentzitzera. Zunbaitek erran zirozie, beretzaz den bezanbat, bardin litzakeela eri ala oso izaithia, bena iduri zeela bezten eneu, karga, faxeria direla. Heer erran behar zieezu gaizki egiten dutela bere beithan harthuz hetzaz erian arrangura uken behar dutenek pazenzia ezkaz dutela eta eztaudela Jinkoaren borondatera, sinhetsi behar ordian eriek emaiten deresten eneiak gogotik hartzen tuztela, Jinkoaren ezkutik jiten zesten gauza batzu bezala; anitz denboraz eheñatu behar balituzte ere, Jinkoak nahi dienera daudela eta eriek bere gaitzen kurutzia pazienki jasan behar duten bezala, hek ere heen zerbitxatzian eta heen hazthian hartzen tuzten phenak pazienki harturen dituztela.
Erranen dizie agian orano ezagutzen dutela gu zerbitxatzen eta gu laguntzen gituztenen karitathia eta borondate huna, bena phena eiten deradana duzu deuz ere ezin egina. Hortan gañan Seint