<320>
zunbait aldiz Erregeren bekathiak direla kausa, populia punitzen diela. Bena zer erranen dute Akanen etsenpliaren gañan, zoin ezpaitzen Errege, ez Kargudun? Biskitarthian, Akanek Jinkoaren maniaren kontre Jerikotik zerbait ereman zielakotz, Jinkoak populu hura oro haren bekathiarendako punitu uken zizin, permetituz hirur mila gizon armadako soldadorik bihozthoienetarik ahalgaizunki etsaiaren ihesi joan ziten. Hortik ageri duzu, geihenen bekathiegatik bezala geihenguarik eztuten bekathiendako zunbait aldiz Jinkoak saldo handia punitzen diela eta horren arabera, Seindiek esplikatzen tizie Iskiritura Seindian hain ardura erranak idireiten diren hitzak, Jinkoak Aiten bekathiak punitzen thiela hirur eta laurgerren arazionerakuan; ezi bekathiaz edo bekathiaren thonaz den bezanbat, Jinkoaren erranak segurtatzen gitizi Aitaren bekathia Semiari eztela eratxikia izanen, ez Semiaren bekathia Aitari. Ispiritu Seindiak ziozu: nork ere egiten baitu bekathia, hura hilen da; Semiak bere Aitaren bekathia eztu jasanen, ez Aitak bere Semiaren inikithathia. Bena bekathiaren punitziaz edo phenaz den bezanbat, Jinkoak eztizi hala egiten; ardura batzien bekathiendako, bekatu hartan ogenik eztutenak gaztigatzen edo punitzen tizi eta menturaz, zure eta ene bekathiak direla