<321>
kausa, Jinkoak gauden etxeko familia edo karthierra punituko dizi.
Dugun, beraz, beti goguan atxiki alde batetik Jinkoak igorten thiela gaztigiak, bestaldetik Jinkoaren borondathia, eta hala eginez haren borondatera ihiki egonen gituzu hark igorri plazer derauzkigun aflikzione orotan. Samuelek erran zizin: nausi duzu, untsa idurituko zakona egin beza, Zelian ordenathia izan den bezala egina izan dadila. Ixilik egon nuzu eta plenitzeko ahua eztizit ideki, zeren zuk, Jauna, egin baituzu sofritzen dudana oro. Horra zer erran behar dugun, horra nola konsolatu behar giren gure nahigabe orotan: erranez Jinkoak hala nahi du, Jinkoak zatitu, Jinkoak egin du, Jinkoak igorri du, haren ezkutik oro errezebitu behar tugu, eta hori bera aski duzu nahigabe ororen pazienki eta plazerreki sofritzeko. Doktor Seindiek Dabiten hitz hoen gañan, ene maithia Likornaren humetarik bat bezala da, erraiten dizie Likorna deitzen den animaliak bere adarra begiak beno apalago thielakotz, ezthiela ikuzten nora duhen haren adar kolpia; aboro orano, Likornak kolpia emaiten dien adar beraz sendotzen diela. Orobat Jinkoak nori eta nun emaiten dien kolpia ikuzten dizi eta, zertzaz ere kolpatzen baikitu, hura bera gure sendotzeko zerbitxarazitzen dizi.