<319>
merexitu dugun phenen arhinmendutako, eta hantik gaitz uzte duguna, uken ahal dezakegun prootxurik handiena dukezu guretako. Gure gaitzez deithorian eta tristuran emaiten dugun denbora enplea bagindeza gure beithan sarthurik, merexitu tugula ezagutzen, aboro plazer egin gindirozu Jinkoari eta gure phenetan hobeki konsola gintzakezu.
Seindiek halako ordietan hala egiten zizien eta, heen egitate suerte horiek hain komun edo usu zituzun hurak beithan, non irakurten baitugu hetarik zunbaitek bere beithan hartzen baitzuten, heen bekathiek punimendu handiagorik ere merexi zutela. Erraiten zizien, ene bekathietarik jiten tuzu hainbeste gerla, izurri eta beste gañerako Jinkoak igorten thien kalamitathiak edo malurrak. Seindimendu horietan nehor finkaraz dezakeen gauza bat duzu, sinhesthia Jinkoak ardura gizon bakar baten bekathiagatik populu bat oro punitzen edo gaztigatzen diela, Dabid Erregeren banitate baten punizionetan izurri bat haren populiaren gañera igorri uken zien bezala, zoin izurri hain gaitza izan baitzen, nun hirur egunen barnian populu hartarik izurriak hil uken baitzien hiruretan hogei eta hamar mila gizon.
Horren gañan, menturaz erranen dute Dabid Errege zela eta egia dela Jinkoak