Orrialde:Lopez 1782.djvu/319

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<318>

thipiegi iduri litzauzkeguzu, eta Jopeki erran gindirozu: bekatu egin dut, egiaski huts egin dut eta enis merexitu dudan bezala orano punithia. Bihotzian eta mihian beti hitz hok uken behar gintikezi; ezi mundu huntan sofritzen ahal tugunak oro deusere eztituzu, bekatu batek berak merexi thien punimendien aldian, eta ezagutuko duzu zure bekathiak merexi dien beno gaztigu thipiagua ukeiten edo errezebitzen duzula.

Goguan hartzen lukeenak Jinkoa mortalki ofentsatu eta damnazione eternala merexitu diela, zer afrontu, injurio eta mezperetxu edo dezohore elezake gogotik eta plazerreki sofri, Majestate Dibinuaren kontre egin thien falten barkamendiaren ukeiteko? Dabitek erraiten zizin Semei haren maradikazalia punitu nahi zutener: utzazie, menturaz Jaunak soinen derako ene aflikzionari eta Jaunak oraiko maradikzioniaren ordain hungi einen deraut, menturaz gero haren kolera apaizeatuko da, ene bekathiak barkatuko derauzkit eta nitzaz pietate ukenen du, eta halaz uroz izanen niz mezperetxatu nielakotz. Manera eta ispiritu berian besarkatu behar tiizi egiten derauzkiguten afronthiak eta heltzen zauzkigun dezplazer edo nahigabiak; jin dazkigula, nahi bada, agian Jinkoak ikusirik hetan gure pazenzia, errezebituko tizi gure bekathiez