<304>
lurrerat eroriko zien Aita Zelukuaren permisionia gabe. Ozto bat bera ezta igitzen arbolian haren borondathia gabe; borondate hark berak gobernatzen tizi ere gauza suertez heltzen direla idurien dutenak ere. Zuhurrak erraiten dizi: gizonak xorthia egiten diela, bena Jaunak zatitzen, eztiizi uzte uken behar suertez edo fortunaz deuz heltzen dela; suertez heltzen dela idurien dien gauzak, Jaunaren probidenziak nahi dien xedetara helaraziten tizi. Seint Lukek ziozu Judasen lekuko Apostolu baten eiteko, orduko fidelen arthian egin zuten xorthia erori izan zela Mathiasen gañera; dudarik gabe etzuzun suertez hala egina izan, bena Jinkoaren probidenziaren xede berhezi batez, zoiñek sekulaz geroz Seint Mathiaz Apostolu izaiteko hautatu baitzien, eta nahi baitzien xorthez Apostolu kargura alxathia izan zadin.
Egia hori zunbait Filosofok argi edo arrazoin naturalaz ezagutu dizie, eta erranarazi direezu anitz gauza iduririk ere suerthez heltzen direla, Jinkoaren probidenziaren manuz heltzen direla; eta hartako konparanxa haur ekarten dizie. Nausi batek bi mutil ondos ondo elgarren berririk jakin gabe zerbait eitekos leku berera igorten thienian, elgarren leku hartan ezuzthian kausitzia heen errespetura suerte bat duzu, bena Nausi igorliaren