<303>
bekathia. Dabitek erraiten dizi: etzira bekathiak plazer egiten derakon Jinko bat, eta aldis, beste leku bathian ziozu: maite duzu seindutarzuna eta osoki hazthiatzen inikitathia. Iskiritura Seindiak mila lekutan erraiten dizi Jinkoak hazthio diela bekathia; halaz segur duzu Jinkoa eztaiteela izan bekathiaren iturburia. Bekathia salbu, beste gauzak oro, sofrikeriak, phenak, aflijimendiak, Jinkoaren manuz eta borondatez heldu tuzu, Ispiritu Seindiak Zuhurraren ahoz erraiten dien bezala: hunak eta gaitzak, bizia eta heriua, praubezia eta aberaztarzunak oro igualgi Jinkoaganik jiten zauzkigu.
Ezi nahibada munduko gauzak oro jiten diren Kreazaliak ezarri dien xeden araura, hargatik ere, segur duzu mundu guzian egiten eta igaraiten diren gauzak oro, oroz gañeko Nausi mundu ororen gobernia dienaren manuz eta borondatez egiten eta heltzen direla. Jinkoaren errespetura deuz ere eztuzu suertez heltzen denik, hark oro xedatu tizi eta sekulaz geroz oro berak zatitu; gure buruko billuak oro kundatu tizi eta haren mania gabe hetarik bat etziauzu eroriko, eta orano gizonetara bezala haren probidenzia beste gauza orotara ere hedatzen duzu. Jesu-Kristok erraiten dizi: bi murru-xori eztirea saltzen kornado batendako? Eta biskitarthian hetarik bat ezta