<305>
errespetura berariaskua edo Nausiaren maniaren araukua. Orobat ere duzu mundian suertez heltzen direla iduri duten gauzez; gizonek uzte dizie fortunaz edo suertez heltzen direla, hek uzte gaberik eta pentsatzen eztutelarik fortunaz bezala heltzen direlakotz, bena Jinkoaren eretzian haren manuz jiten diren gauza batzu tuzu, berak xoilki bere beithan destinatu edo zatitu thien xeden araura.
Prinzipio horietarik idoki behar duguna duzu, gauzak oro Jinkoaren ezkutik jiten direnaz geroz eta gure perfekzionia oro, hark nahi dienaren nahi ukeithian dagenaz geroz, oro hartu eta erezebitu behar tugula hareganik jinak bezala, eta haren borondate seindu eta dibinora osoki egon. Eztiizi hartu behar heltzen zauzkun gauzak suertez edo gizonen gaistakerietarik jiten zauzkigula; hara zerk gutiz aboruenetan, aboruenik phena eiten deragun. Eztiizi orano burian hartu behar hulako edo halako gauza heldu dela zeren norbait intseatu delakotz, ez eta ere hulako edo halako suerthia izan ezpaliz, gauza beste gizaz helduko zela, eztiizi hala hartu behar; bena nuntik-nahi, zernahi den gizaz jinik ere gauzak, beti oro Jinkoaren ezkutik jinak bezala errezebitu behar tiizi. Jinkoa hetzaz zerbitxatzen duzu heen guri igorteko.
Seint Dorotheak erakasteko oro Jinkoaren