Orrialde:Lopez 1782.djvu/299

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<298>

Boztgerrena. Fama hunak eta besteren estimiak gu beithan pizten thien banitatesko eta urgulusko pentsamendu bano ororen erneki kazatzia.

Seigerrena. Mundu oro bera beno aboro atxikitzia, ez xoilki bihotzian, bena orano obraz, ororen eretzian maneatzen delarik haren geihenak bailira bezanbat umilitate eta errespetureki.

Zazpigerrena. Jinkoaren ezkutik umiliatzeko jiten diren okasione ororen untsa errezebitzia, eta hartan aitziñathuz joaithia hirur gradotan edo ezkalerretan igaraiten bailiz bezala, zointarik lehena baita heen pazienki jasaithia, eta bigerrena heen fite eta gogotik hartzia; hirurgerrena, aldis, heen allegeraki besarkatzia; ezi umilitathiaren grado horietan nehork etzi behar baratu afrontu eta mezperetxu suerte ororen sofritziaz plazer hartzeranokuan, Jesu-Kristoren iduriko izaithiagatik, zoiñek nahi uken baitu izan gure amorekatik gizonen undarra eta populiaren mezperetxia.

Zortzigerrena. Nehork egin zirozkizu umilitatesko aktak bihotzez goizian eta atsian hunenbesteranokuan, egunetik egunera emendathuz bertuthe haren kostuma perfeit bat jardirets artekan.