<297>
ZORTZIGERREN KAPITULIA [II/3/28]
Erran dugun umilitathiaren jardiresteko eta prootxatzeko net hun eta balioz den etsamenaz edo goguaketez
Lehena. Gure burien laudatzera duhakeen elherik batere ez erraithia.
Bigerrena. Laudatu izaithiaz eta gutzaz untsa minzatzen inzuthiaz plazerrik ez hartzia, bena laudatzen gituztenian, gure beithan umiliatzia eta ahalgetzia, ikuzten dukegulakotz ezkirela nehork uzte eta behar gindukeen bezalako, eta aboro besten laudatzen inzuthian plazer hartzia; eta besten untsatan minzatzen inzuthiaz phena edo bekaisguasko sendimendu zunbait bihotzian poroatzen badu, heen faltatako atxikitzia, bai eta ere hain untsa bere buriaz untsatan minzatzen inzuthiaz bere bihotzian seinditzen thien dezkantsu edo plazer banuak.
Hirurgerrena. Besten erraithiagatik eta gizonen estimiaren jardiresteko deusen ere ez egithia, bena xoilki Jinkoari plazer egiteko.
Laurgerrena. Bere falten desenkusarik gabe, lañoki diren bezala aithortzia, ez bihotzez, ez arrapostuka arrazoiñathuz besten ogenik ein gabe.